jeudi 7 avril 2022

Océanopolis eta Capucins








Gaur asteartea izanik, ostirala ere bada nolabait hemen, asteazkenean ez baitute eskolarik hemen eta bihar ikasleek jai izango baitute.

Océanopolis bisitatzea genuen gaur goizeko plana. Hiru eremu dauzka: pavillon Bretagne, pavillon polaire eta pavillon tropical. Igarabak, itsas txakurrak, marrazo mota desberdinak, kolore eta forma guztietako arrainak eta itsasoko izaki bitxiak ezagutu ditugu eremu horietan, batzuk lehenengo aldiz. Ohiko lez, bi taldetan banatu gara bisita egiteko. Beatrisek azalpen bikainak eman dizkigu frantsesez eta gazteleraz, eta horiei esker orain zerbait gehiago dakigu planktonari, mareei eta bretainiako itsas-espezieei buruz.

Océanopoliseko erdigunean dauden mahaietan bazkaldu dugu etxetik edo kolegiotik ekarritako piknika. 

Arratsaldean Brest-eko Les Ateliers des Capucins eraikinean izan gara. Zaharberritutako espazio bat da, garai batean untzi militarrak konpontzeko fabrika bat izan zena, eta gaur egun liburutegi bat, ludoteka bat, dendak eta beste hainbat eta hainbat txoko barne hartzen dituena. Teleferikoan bueltatu gara denok gure autobusera. 

Diwan eskolara itzuli eta txori bakoitza bere kabira joan da. Biharko eguna jai denez, inor ez da geratu lotan kolegioan; urrun bizi direnak ere euren familia bretoien etxeetara eraman dituzte.

Gaur ere eguraldia lagun izan dugu, lainoak bai baina euririk ere ez, eta Bretainian eta apirilean gaudela aintzat hartuz gero, ez da gutxi! 

Kenavo!


Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire

Merci !