lundi 4 avril 2022

Lesneven eta Koh Lanta

 Lesneven herria ezagutuz estreinatu dugu hila. Garai batean Pays de Léon (bro Leon) printzerriko hiriburu historikoa izan zen hiribildu hau eta hori garbi ikus daiteke bere kale, etxe eta eraikin dotoreetan. Bi taldetan banatu gara museora sartzeko, non Bretainiako historia eta kultura ezagutu baititugu. Talde bat museoan zegoen bitartean bestea Lesneveneko azoka eta boutique txikiak ikusten izan da, eta gero alderantziz. Kostaldera eraman gaitu Abrahamek gero, char à voile egitera. Haize hotza zebilen, baina eguzkitan goxo egoten zen eta char à voile edo bela-gurdien jarduera egiteko eguraldi ona zela iruditu zaigu. Surprise ! Antolatzaileek haize-bolada bortitzak zebiltzala-eta bela-gurdiena bertan behera geratzen zela adierazi digute. Frantzian inuzeenten eguna da gaurkoa (le poisson d'avril) baina ez zen txantxa; char à voile egin gabe geratu gara. Horren ordez, Koh Lanta edo haren baliokide litzatekeen Conquis txiki bat prestatu digute, eta lehia bizian pasa dugu arratsaldea. Tangram erraldoi batekin irudiak eginez hasi da norgehiagoka, eta poste baten gainean hanka baten gainean amaitu. Talde gorria eta arrosa izan dira finalistak, baina gorriek eskuratu dute garaipena. Félicitations !!

Autobusean itzuli gara Diwan eskolara, eta han ikasle bakoitza bere truke-lagunaren etxera joan da asteburua pasatzera.

Eguraldia lagun, egun polita izan da gaurkoa.

Kenavo !!













Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire

Merci !